Telefonoa: (+34) 688 69 53 71   Kontaktua

Hartu Parte

Argi dago: zerbitzu publikoen eta administrazioaren gabeziek eta urritasunek herritarroi eragiten digute egunero. Era berean, argi dago geu garela geure beharrak hobekien ezagutzen ditugunok eta, ondorioz, aukerarik onena gara arazo horietarako konponbideak proposatzeko.

DBTU alderdiaren helburua herritarren proposamenak edota konponbideak tokiko instituzioetara eramatea da. Helburua da proposamenak errealitate bihurtzea, eta prozedura hori finkatzea erabakiak hartzeko unean.

Zalantzarik gabe, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da helburua lortzeko. Herritarrek parte hartu behar dute prozesu osoan: arazoa identifikatzeko unean, irtenbideak aztertzeko unean eta arazoa konpontzeko proposamenak sortzeko unean. Argi izan behar dugu: herritarrek arazoak konpontzeko eta iritzia emateko gaitasuna dute.

Hori kontuan hartuta, inguruan hautemandako gabeziak, urritasunak edo iritziak guri jakinaraztera animatzeaz gain, DBTUk PARTE HARTZERA ere gonbidatzen zaituzte, aktiboki eta elkarlanean, aukerak, proposamenak eta konponbideak garatzeko.

Zeu izango zara zure arazoak konpontzeko irtenbideak instituzioei proposatuko dizkiena. Jar zaitez gurekin harremanetan; batu zure esfortzua eta egin elkarlana arazo eta helburu berberak dituzten beste herritar batzuekin.

Pin It

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand