DBTU alderdiaren jatorria M-15 mugimenduan eta AHAL DUGU - PODEMOS alderdiko zirkuluetan dago, eta harro gaude horretaz. DBTU alderdiaren estatutuak (modu irekian eta elkarlanaren bidez garatutakoak) eta AHAL DUGU - PODEMOS alderdiarenak oso antzekoak dira, ia-ia berdinak. Gainera, oso serio eta zorrotzak gara estatutuak betetzeko unean, baita herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeko unean ere.
Hala ere, URIBE KOSTAn pertsona eta alderdi batzuek DBTU alderdiarekin loturiko hainbat kalumnia eta gezur zabaldu dituzte, printzipio etikoak alde batera utzita eta interes pertsonalak asetzeko:
- Ahora-Sopela-Barrika-ORAIN alderdi politikoa.
- Sopela eta Berangoko ATXIKI GABEKO zinegotziak (DBTU alderdiaren iheslariak) eta euren lagun-zirkulu urriak.
Gauzak horrela, atal honen hasieran DBTU eta Ahora-Sopela-Barrika-ORAIN alderdien arteko ezberdintasun nagusiak azalduko ditugu. Era berean, Sopelako zinegotzi iheslariari buruzko prentsa-ohar bat argitaratuko dugu. Argitaratuko dugun guztiak dagozkion agiri-frogak izango ditu, eta froga horiek aurkeztuko ditugu beharrezkoa denean.