Denok Batera - Todos Unidos (DBTU) Berango, Sopela eta Urdulizko auzokoek osatutako alderdi politiko independente bat da. Auzoko hauek ez dute aurreko ibilbide politikorik eta, ilusioz beteta, helburu bat dute: aldaketa sortzea, gure herrietako biztanleek ere gure udaletan hartutako erabakietan parte har dezaten.
2015eko maiatzaren 24an azken udal-hauteskundeak egin zirenetik, esfortzu handia egin dugu tokiko administrazioaren funtzionamendua ezagutzeko eta, aldi berean, Berango, Sopela eta Urdulizerako hainbat PROPOSAMEN BALIOGARRI egiteko. Bertan, DBTU aurkeztu egin zen eta ordezkari batzuk lortu zituen. Proposamen hauek udalerri hauetako AUZOKOEK JAKINARAZKI DIZKIGUTEN KEZKAK islatzen dituzte. BENETAKO ALDAKETA lortzeko izan duzuen ilusioa, konfiantza eta laguntza gakoak izan dira guk ordezkaritza hori eskuratzeko.
Horrez gain, urte hauetan hainbat ekintza sozialetan hartu dugu parte: arropa biltzeko kanpainak errefuxiatuentzat, tapoi-bilketa solidarioak...