Telefonoa: (+34) 688 69 53 71   Kontaktua

Estrategia (eus)

DENOK BATERA - TODOS UNIDOS (DBTU) hurbiltasuna bilatzen duen tokiko alderdi gisa jaio zen: gure udalerriak egunero kudeatzen ditugunean loturak sortzen ditugu inguruarekin, eta urrundu egiten gara edozein ideologiatik.

DBTU alderdiaren helburuak tokiko politika zehaztea eta herritarren borondate politikoa sortzea dira. Era berean, herritarren parte-hartzea sustatu nahi dugu ordezkaritza-instituzio politikoetan. Horretarako, lagundu egin behar diegu gure hautagaiei, eta hautagai horiek aurkeztuko ditugu hauteskundeetan, helburu zehatz hauek lortzeko:

  1. PARTE-HARTZE DEMOKRATIKOA tokiko eremu guztietan eta Bizkaiko bizitza sozialean, betiere printzipio hauetan oinarrituta: legaltasuna, gardentasuna, konfiantza eta herritarren eskubideen sustapena, batez ere erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzeko unean.
  2. Emakumeen eta gizonen arteko BERDINTASUN LEGALA eta ERREALA. Giza eskubideen garapena sustatu nahi dugu eta banakakoen zein herritarren eskubideekiko errespetua exijitzen dugu.
  3. OREKA EKOLOGIKOA defendatu eta mantendu nahi dugu. Gure lurraldeko narriadura ekidin nahi dugu eta, horretarako, iraunkor, osasuntsu eta ingurunearekiko adeitsuak diren hainbat garapen eta jarduera sustatu nahi ditugu.
  4. Herritar guztien ONGIZATEA hobetu nahi dugu kalitatearen ikuspuntutik. Auzokoen eskubide eta interesak defendatuko ditugu edozein inataziaren aurrean, aurreiritzirik gabe.
  5. TOKIKO GASTU PUBLIKOA kontrolatu nahi dugu: administrazioa ona izan behar da eta kudeaketa, bikaina.
  6. Errespetuan eta lankidetzan oinarrituriko KULTURA ZIBIKOA sustatu nahi dugu. Herritarrek elkarrekin egin behar dute lana, baita tokiko ordezkaritza-organoekin, inolako bereizketarik gabe.
  7. Lurraldeen KULTUR-ONDAREA eta legatu historikoa sustatu, defendatu eta babestu nahi ditugu eta, horretarako, ondare honen zaintza, ezagutza eta dibulgazioa sustatuko dugu herritarren artean. Era berean, helburu honekin loturiko hainbat ekimen, programa edo jarduera proposatuko ditugu, edo laguntza eskainiko dugu ekimen horiek gara daitezen.
  8. Tokiko ekintzak ORDENA ETIKOA errespetatu behar du, eta guk hori bermatu nahi dugu, herritarren mesedetan eta inolako ustelkeria onartu gabe.
  9. Inguruneko udalerrien artean, KOOPERAZIOA AKTIBOA izan behar da, lurraldeko azpiegiturekin loturiko arazo zehatzak konpontzeko, lurraldeari eta herritarrei eragiten dietelako.
Pin It

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand