DBTU alderdiaren barruko antolaketaren eta funtzionamenduaren oinarriak balio demokratikoekiko errespetu zorrotza eta balio demokratiko horiek betetzea dira.
Horretarako, DBTUk ordezkaritza-organoak, gobernu-organoak eta administrazio-organoak ditu:
- Batzar Nagusia.
- Batzorde Betearazlea.
- Gatazkak konpontzeko eta Estatutuak kudeatzeko Batzordea.
- Batzar Nagusia ordezkaritza-organo nagusia da, eta bazkide guztiek hartzen dute parte bertan. Estatutuen arabera, ataza batzuk ditu esleiturik Batzar Nagusiak, hala nola:
- Beste organoak kontrolatzea, eta organoen izendatzeak gauzatzea.
- Fiskalizazio ekonomikoa, mugarik gabe.
- DBTU alderdiak jarraituko duen norabide politikoa zehaztea.
- Hauteskunde-zerrendak onartzea, barruko kargu zein kanpoko karguetarako. Hauteskunde primarioetan hautatuko dira karguak.
- Batzorde Betearazlearen funtzioa Batzar Nagusian onartutako guztia gauzatzeko behar diren baliabideak eta estrategiak arbitratzea da.
- Gatazkak konpontzeko eta Estatutuak kudeatzeko Batzordeak, bazkideak defendatzeaz gain, alderdiaren estatutuekin eta barne-araudiekin loturiko proposamenak sortu behar ditu.